XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Horren ordez gehiago arduratuko naiz nire adimenean (nire naturari buruz gogoetatzen hasten naizenean), bat-batean eta berez sortzen zaizkidan pentsamenduez. Hasteko bururatzen zait aurpegia dudala, eskuak, besoak...; eta hezurrez eta haragiz (gorpu batean aurkitzen diren moduan) osatutako makina honi gorputza deritzot.
Bururatuko zait gainera elikatzen naizela, mugitzen naizela, sentitu eta pentsatzen dudala, ekintzaok arimari atxikitzen dizkiodalarik. Baina ez naiz geldituko arima hau zer den pentsatzen, edo geldituta ere irudikatuko dut oso bakandutako haizea, sua edo etera dela, nire gorputzeko parterik sendoenetan zabaltzen dena.
Gorputzei dagokienez, ez dut euren naturaz zalantzarik egingo, bera oso bereiziki ezagutzen dudala uste dut eta; natura hori azaldu nahiko banu zera esango nuke:
Zeren mugitzeko, sentitzeko eta pentsatzeko ahalmenei dagokienez, ez dut uste eurak berez izatea gorputzaren ezaugarritzat har litekeen abantaila denik; haatik, harritzen nau gorputzen bat egon dadila ahalmen horiek izango lituzkeena.
Baina zer izango naiz ni, behin suposatu dudanez gero badela norbait ahalguztiduna dena eta
Arreta jartzen dut eta pentsatzen dut gauza hauetaz, bueltak ematen dizkiot nire buruari, eta ez zait ezer bururatzen, eta ez da beharrezkoa gauza horien artetik guztiak zehaztea.